XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

50.- Kale-agerraldia.

Barrenkaleko Ertzaiñak gogotik emon euan, bere kaleari egokonez, agerraldirako baimena.

Artekaleko Ertzaiñarekin ezin euen itzik egin, oporretan egoelako.

Izendatu eguna, iraillaren amaseia eta ordua, arratsaldeko zazpirak, eldu zirenean, ikustekoa zan ama Idoia, Loretxo, alaba txikerrena, gurditxoan artu eta kaletik zear....

Barrenkaleko Ertzaiñak eskua jaso eta bidea emon eutson.

Antxe kale-buruan egon agerpenaren aurrada.

Kartel andi bat bertan: Gora Euskal Txakurlandia.

Aren azpian Pinto izpilduna Mirenen eskutik, ogei izpillak erakusten Linda, izpil bakarduna, Iñakiren eskutik eta Perla dan-dan zuritan, iñoiz baiño ederrago, Jone lengusiñak eroala.

Eta bardin Bitxi, Txiski eta Ñabar Jabiren, Ikerren eta Leire, eskola-laguntxuaren, eskutik.

Aita Joanesek karteltxo bat eroan makilla-puntan:
Pinto eta Perla,
Linda eta Txiski...
Egin euskera
euskaldun txiki...
.

Uriko guraso asko etorten yakeezan bertara Mireni eta Iñakiri Perla ameaz galdezka.

Ea zalan erosi einkeen aren txakur-kumeetariko bat, etxean euskera zaindu bearra eukeela-eta....

Polonioren txakurrak uxatu bear zirela-eta....

- Polonioren txakurrak? Uuu...! purrust egin eutseen Serafiñek bertatik, sorbalda banatan, gutun antzean, eroazan katuak adieraziz.

- Ezan ori Fufi eta Mitxinek atsegiñaren atsegiñez bizkarrak konkortzen euezen Serafiñen buru gaiñetik.